XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dato oneik artu doguz ASCOFA'k egin dauan estudio batetik.

Era bardiñean igon dabe alogerak?

Auxe da pobreen eta langilleen zoria.

Bake eta mundu obeagoaren alde

Aurtengo lenengo eguna bake-eguna izanik, Cordoba'ko gotzain dan Zirarda jaunak idatsi dau: Gerran ez egotea ez da bakea; batak besteekin doguzan artu-emonetan nasai eta anaikor bizi izatea da bakea.

Zuzentasunaren alde diarduenak, bakearen alde diardu.

Giza-artuemonetan ondamu eta txarto-gura izateetatik igesten alegintzea, bakearen bideetatik ibiltea da.

Gizon eta errien eskubideak zaintzea eta errespetatzea, bakearen alde jokatzea da.

Bakotxa bere barruagaz bakean biziaz Jaungoikoak bere lekua bete dagian, eta gizadiko baloreen malla egi eta zuzentasunez zainduaz, bakerako pausu bat emongo dogu.

Gizonen arteko artu-emonetan, taldeen eta errien arteko artu-emonetan adiskidetze baten billa joan bear gara eta mundu obeago bat sortzen egi, zuzentasun, askatasun, maitasun eta balore onein ondoren dan bakearen billa.

Jaungoikoaren seme eta Kristoren anai izateak alkar-anaitasun batera bultza bear gaitu.

Adiskidetze eta baketzeak muga lez ditu egia, zuzentasuna eta norberekeriaren kontrako alkar errespetatzea.

Egitarau eta programa bikaña; Kristok eskeñi euskuna; baña kristuok oraindik bizitzara eroan ez doguna eta bizitzara eroaten alegindu bear gareana.

Gure izkuntza Araban

Noiz galdu ete zan euskerea Arabako lurretan?

Orain berrogei urte, euskeraz itz egiten zan Aramaion, Legutianon, Gatzagan...

Nun geiago?

1572garren urtean idatsi eban Venturiano eliz-gizonak: Naiz eta euskera izkuntza gatxa izan, Gasteiz'ko erriak euskeraz egiten dau eta jauntxu batzuk bakarrik egiten dabe erderaz.

Andik bi mendera, 1799garren urtean, Gillermo de Humbold'ek idasten dau: Bergaran erderaz asko entzuten da eta Gasteizen ia iñork ez dau euskerarik egiten.

Ona emen mende bitan euskerea galduta Arabako uri naguzian.

Gaur 180 milla bizilagun ditu Gasteizek.

Urteotan asko eta asko bertaratu dira; bertokoak baño geiago dira kanpokoak.

Euskal errietatik baño geiago joan dira erdal errietatik.

Gauregun 15 millak egiten dabe euskeraz Gasteizen.

Euskal izen asko ezarri da, jende mordozkak ikasi dau euskera, ikastolak sortu dira.

Gamarra aldian, Lukon, Betolazan, Miñanon eta Urbinan euskeraz itz egiten entzuten da.

Orantsu jaso da ikastola barri bat Gasteizen, 702 neska-mutikoekin eta 31 irakasleekin.

Geldika-geldika biztuten doa ba gure izkuntza Arabako lurraldean.

Gizon on eta zintzoa

- Kirol-zale edo deportistak guztion agomiñean erabilten doguz.

Eta deporteetan arrerarik aundiena daukana futbola da.

Futbol-deportistak, orregaitik, guztion berbagarri eta guztion miragarri dira.

Entzutearen goiko mallan egonik, euren buruak jaungoikotuteko arrizkuan aurkitzen dira deportistak, errokeriz jota.

Deporte arazoan ospetsu diranak, futbol-zelaietan eta kazetarieri erantzuteran, askotan gizon txiki agertzen dira: gauza bat da deportista trebea izatea eta beste bat gizon zintzo eta ejenplugarri izatea.

Deportistaren arteko sari bat artu dau Iribar futbol-atezañak: gizon ejenplugarriaren saria, deportisten artean igesko urtean ejenplugarriena agertu dana bera izan da.

Telebisioan itaundu eutson kazetari batek: Gizon on eta zintzotzat daukazu zeure burua?

Eta Iribarrek erantzun: Gizon on eta zintzoa izan gura dot; deportista ospetsu izatea baño gurago dot gizon on eta zintzoa izatea.

Baserriko lanak peseta bat, kalekoak asko.

Esnetxoak norentzat igon?

Ikastolako gurasoen batzar bat. Gasteiz-koak dira.

Kortabitarte.